Kantauri Surf Ligak Zarautzen jokatuko du 2. jardunaldia

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 22a

KIROLA // Aurreko asteburuan ekin zion Kantauri Surf Ligako denboraldi berriari. Zarauzko Surf Elkartekoek Deban jokatu zuten lehen jardunaldia, etxeko Zurrunbilo taldearen aurka eta zarauztarrak izan ziren nagusi 41 punturekin; debarrek 39 puntu lortu zituzten. Garaipenari esker, ZSE sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, Getxo Surf Taldea liderrarekin eta Patris hirugarren sailkatuarekin berdinduta. Bihar lehen bi sailkatuak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Zarautzen, 15;30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide