Urola Kostako ordezkaritza FITUR-en.
Urola Kostako Udal Elkarteko eta eskualdeko herrietako ordezkariak FITUR 2016 Turismoaren Nazioarteko Azokan izan dira Madrilen (Espainia), tartean Getariako alkate Nika Lertxundi eta Orioko Udaleko zinegotzi Lurdes Salsamendi. Bertan, Euskadi-Basque Country stand-ean Urola Kostako herrietako turismo eskaintza aurkeztu dute.
Orioko eta Getariako ordezkariez gain, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Igor Iturain, Zarauzko alkate Xabier Txurruka, eta Zumaiako alkate Oier Korta ere bertan izan dira.