Murrizketarik ez egiteko eskatu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 27a

Duintasuna Gipuzkoako pentsiodun eta erretiratuen elkarteak Zarautzen egin zuen batzarra atzo. Herri Ekimen Legislatiboaren inguruan ziren hitz egitekoak, besteak beste. Adierazi dutenez, bi aldarrikapen aurkeztu zituzten Legebiltzarrean: batetik, gutxieneko pentsioak bermatzeko eskatu zuten eta, bestetik, euren Gizarte Segurantza babesteko galdegin zioten Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Izan ere, elkarteko kideek adierazi dutenez, Euskal Herrian 300.000 pertsona baino gehiago bizi dira 700 euro baino gutxiagorekin, eta horietatik gehienak emakumeak dira. Bi eskaerak atzera bota zituzten, ordea. Hori dela eta, sinadura bilketa bat egingo dute. Halaber, aldundiak egindako murrizketez ziren aritzekoak. Bilkuraren aurretik elkarretaratzea egin zuten atzo Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide