Asteburu osoan zehar ikusgai izan da Erriberetako parkeari buruzko erakusketa Itxasmendiko auzo elkartearen egoitzan, Arkamurka natur taldeak antolatuta. Gaur hitzaldia eskainiko dute ekosistema horren inguruan. Lokal berean izango da hitzaldia ere, 19:00etan hasita.