ZARAUTZ // Asteartean aurkeztuko du Lou Topet taldeak Harkaitz Canorekin batera sortu duen Abesti bat gutxiago lana. Aurkezpen bira, ordea, bihar bertan hasiko du, Donostiako Bukowskin. Giorgio Bassmati ariko da aurretik. 22:00etan hasiko dira emanaldiekin. Azaroaren 6an egingo dute aurkezpen ofiziala Zarautzen, Modelon. Zarauzko Kultura sailean daude salgai sarrerak, Sanz Enean.