Dagoeneko eman daiteke izena Txalaparta Eskolan

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 29a

KULTURA // Iaz abiatu zuten Txalaparta Eskola Zarautzen, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan, eta aurten ere eskainiko ditu Sergio Lamuedra irakasle eta Zurartean txalaparta elkarteko kideak ikastaroak. Besteak beste, txalaparta zaharra eta egungo joera berriak landuko dituzte parte-hartzaileek, bat-bateko saioak eta ariketa idatziak eginez. Ume zein helduentzako izango dira eskolak, berezituak eta ikasmaila guztietan. Interesa dutenek eman dezakete izena. Horretarako 695-71 68 78 telefonora deitu daiteke edo idatzi zurartean@gmail.com helbidera, azaroaren 6a baino lehen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide