'Harremana nola, segurtasuna hala' hitzaldia, gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 29a

GIZARTEA // Gurasoei zuzendutako hiru hitzaldi antolatu ditu Zarauzko Udaleko Prebentzio Sailak abendura bitarterako. Besteak beste, seme-alaben heziketan, gurasoekin eraikitzen diren lehen loturak; nerabezaroan harreman horrek duen garrantziaz eta heldutasunean zailtasunei aurre egiteko hainbat gako eskainiko dituzte gaian adituek. Hain zuzen, gaur izango da lehenbiziko saioa. Josune Martiarena psikologoak Harremana nola, segurtasuna hala hitzaldia eskainiko du. Arratsaldean izango da hori, 18:00-20:00 bitartean, Aritzbatalde kiroldegiko goiko aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide