Txiki eta Otaegi gogoan Cerdanyolan ere

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 29a

Irailaren 27an bete ziren 40 urte Juan Paredes Txiki zarauztarra, Anjel Otaegi azpeitiarra eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituztela. Omenaldia egin diete Txiki hil zuten herrian: Cerdanyola del Vallesen. Lehenbiziko aldiz hartu du parte Cerdanyolako Udalak Txikiren omenezko ekitaldi batean, eta Carles Escola alkateak (CUP) esan zuenTxikiri kale edo plaza bat eskaini nahi diola haren alderdiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide