Madrilgo Libre manifestaziorako autobusa jarri dute

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 29a

POLITIKA // Madrileko Libre dinamikak antolatuta, larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Espainiako hiriburuan. 18:00etatik aurrera izango da mobilizazioa, Atotxatik abiatuta. Horrekin, Euskal Herriko epaiketa politikoak salatu eta 107 herriko tabernak libre eta zabalik nahi dituztela aldarrikatuko dute parte-hartzaileek. Madrilera joateko autobusak antolatu dituzte Zarauztik. Autobusean joan nahi dutenek izena Arrano tabernan eman dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide