KULTURA // Aurreko mende hasieran, Zarautzen txokolatea jaten omen zen San Simon eta San Juda Egunean, udari agur esan eta neguari ongietorria egiteko. Gitarrista taldeak ohitura hori berreskuratu nahi du, eta herritarrak txokolatea jatera eta elkarrekin kantatzera gonbidatu dituzte. Bihar bilduko dira Musika Plazan, 19:00etan.