GIZARTEA // Hiru urte bete ditu Gure Esku Dago-k, eta aurrera begirakoa lantzeko garaia heldu dela dio. 16 orrialdeko liburuxka bat plazaratu dute Eskura izenekoa, guztien artean aztertzeko aurrera begirako pausoak. Bihar bilera egingo dute iritziak jasotzeko. 19:00etan izango da batzarra, Etxezabalako areto nagusian.