Emakumeen ordezkaritza munduko zientzia akademietan, %12 besterik ez

Jatsu Argarate 2016ko martxoaren 2a

Mundu mailan egindako azterketa batek garbi utzi du oraindik ere zein txikia den emakumeen tokia zientzia akademietan. Orotara, 8tik 1 besterik ez dira emakumeak horrelako erakundeetan. 2013-2014 bitartean 69 akademia aztertu zituen Hego Afrikako Zientzien Akademiak, eta horixe da atera duten ondorioa: emakumeen ordezkaritza %12koa da munduko zientzia akademia nagusietan. Akademia horietako erdiak baino gutxiagok hartu du berdintasun-neurriren bat, gainera. Akademien artean alderik badago, hala eta guztiz ere: Kubakoa da emakume gehien dituen akademia (%27), gutxien dituen Poloniakoak (%4) baino 7 aldiz gehiago. (ingelesez jatorrizkoa).

Iturria: nature.com

via @AnaGalarraga1: #emakumeakzientzian Zenbat emakume daude Zientzia Akademietan? Interaktiboa, @NatureNews en: https://t.co/QA9snMNS3X https://t.co/LmGRBe0UlJ

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide