
Australiako Osasun Sailak agindutako ikerketa batean homeopatiaren eraginkortasuna aztertu dute 68 gaixotasunetan. Eta ondorioztatu dute bakar batean ere ez dela plazeboa baino eraginkorragoa. Osasun Sailak medikuntza alternatibotzat du homeopatia. Haren arabera, homeopatek sinesten dute zenbat eta diluituagoa egon substantzia bat uretan, orduan eta handiagoa dela sintomak sendatzeko ahalmena. Bada, ikerketan, halako tratamenduen eraginkortasuna aztertu duten 167 ikerketa hartu dituzte aintzat. Guztira, 68 gaitz azaltzen dira; tartean artritis erreumatoideoa, kimioterapiak eragindako estomatitisa, malaria eta baita hiesa ere. Eta emaitza argigarria da: 68 gaixotasun horietako batean ere homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa izan.
Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus
via @elhuyaraldizk: Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera https://t.co/9ytcxgyqeN https://t.co/Aho1L5o1gU