3200 urte dituen zuhaitza (eta orain argazki erraldoi batean)

Jatsu Argarate 2016ko otsailaren 27a

"The President" zuhaitzak ez du bere ezizena kutixiz irabazi. Sequoia erraldoi hau, munduko zuhaitz handiena da eta 75,3m altuera, 8,2m zabalera, 1.274,3 metro kubikoko bolumena eta 3200 urte inguruko adina dauka. Bitxia da, ez baizen inoiz goitik behera osorik argazki batean sartua izan zientzialari eskalatzaile bati otu zaion arte. Eta lortu dute, 32 eguneko lana behar izan dute 126 banakako argazki atera, batu eta irudi ikusgarri bat lortzeko. 110 belaunaldi errepresentatzen dituen zuhaitz honi argazkia ateratzeko lana Michael "Nick" Nicholsi zor diogu eta National Geographicen proiektu bati esker egin zen.

Iturria: blogak.eus

via @urtzai: 3200 urte dituen zuhaitza https://t.co/6ArYuJ1FQE @dazientziat

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide