Europako hizkuntzen mapa berritua eta datuak

Jatsu Argarate 2016ko otsailaren 28a

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Europan hitz egiten diren hizkuntzei buruzko jardunaldia burutu du eta sortu berri duen Europako Hizkuntzen mapa berria aurkeztu du. Europako hizkuntzen mapa berriak 91 hizkuntza biltzen ditu, baina ez dira mintzatzen diren guzti-guztiak, hurbilketa bat da. Europan hiztun gehien dituen hizkuntza errusiera da, 130 miloi gutxi-gora-behera, eta hori Europan, soilik. Bigarren gehien hitz egiten dena alemana da, 91.600 000 hiztunekin, gutxi-gora-behera. Aldiz, hiztun gutxien dituen Europako hizkuntza livoniera da, 40 bat hiztun daude, baina ez da haien lehen hizkuntza. Letonian dago. Bestalde, Europa osoan dagoen estatu elebakar bakarra Islandia da; eta Samiera, ostera, 4 estatu ezberdinetan hitz egiten da.

Iturria: azkuefundazioarenegunkaria.eus

via @AzkueFundazioa: Europako hizkuntzen mapa berria aurkeztu dugu @UNESCOmho rekin. Zenbat hizkuntza mintzatzen dira Europan? https://t.co/REQVBzKsM2

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide