Pasa den ikasturtean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 5. edizioa eskaini zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Orain, Goiena komunikazio taldeak bildu egin ditu aditu titulu hartan sortutako eduki aipagarrienak telebista-erreportaje sorta batean.
Jon Berezibar Goienako kazetariak Goiena komunitateko blog batean bildu ditu EKTri buruz egindako erreportajeak. Gai, hitz-gako eta kontzeptuen arabera antolatuta, Arrasateko kazetariak jaso ditu sei ataletan ikastaroan parte hartutako aditu eta arituen hausnarketak. Oso jatorri eta jarduera desberdineko lagunak daude elkarrizketatuen artean: sortzaileak, politikariak, pentsalariak...