EAJ izan da indar bozkatuena Urola Kostan Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 20a

EAJ izan da eskualdeko alderdi bozkatuena Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, 13.096 botorekin. Bigarren indarra EH Bildu izan da, 11.110 bozekin. Hirugarren alderdiak, Podemosek, bultzada nabarmenda izan du: 7.840 boto lortu ditu. Haien ostean, PSE-EEk 2.812 boto eskuratu ditu; PPk, 1.712; Cudadanosek, 718; Pacmak, 153; Orain Baik, 550; eta 28 boto, Libertate Nafarrak.

%35,16koa izan da abstentzioa eskualdean, duela lau urte baino altuagoa: %31,68koa izan zen 2011ko bozetan. Eskualdeko udalerri txikietan izan dira abstentzio zifra altuenak, nahiz eta Getaria izan den parte-hartze handiena izan duen herria. EAJ honako udalerrietan izan da indar bozkatuena: Aia, Azkoitia, Orio, Zarautz eta Zumaia. EH Bildu udalerri hauetan gailendu da: Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria eta Zestoa. Oro har, maiatzeko udal hauteskundeetako indar bozkatuenek jaso dituzte boto gehien dagozkien udalerrietan, Zestoa da salbuespena: EH Bilduk irabazi ditu bozak, EAJk baino 134 boto gehiago jasota.

Indartsu sartu da Ahal Dugu eskualdeko mapa politikoan. Hirugarren indarra da, 7.840 botorekin; gainera, udalerri ia guztietan izan da alderdi berria hirugarrena. Zarautzen bigarren indarra izan da. Beste aldean, hain zuzen, nabarmen egin du behera EH Bilduk; 2011n Amaiurrek baino 6.112 boto gutxiago eskuratu ditu gaur. Horren adibide dira Zarauzko edo Azpeitiko emaitzak. Zarautzen bigarren indarra izan da Ahal Dugu gaurkoan, eta hirugarren postuan utzi du EH Bildu. Amaiur izan zen udalerri horretako alderdi bozkatuena 2011n. Bestalde, Azpeitian, Amaiurrek lortutakoak baino 1.325 boz gutxiago lortu ditu koalizioak, hau da, botoen %33 inguru galdu ditu. Ahal Duguk, berriz, 1.006 boz eskuratu ditu.

Honakoak dira zifrak:

Urola Kosta

2015

2011

EAJ

 13.096 boto.

 11.981 boto.

EH Bildu/Amaiur

 11.110 boto.

 17.222 boto.

Ahal Dugu

 7.840 boto.

 -

PSE-EE

 2.821 boto.

 4.536 boto.

PP  1.712 boto.

2.569 boto.

C's  718 boto.

 -

Pacma  153 boto.

 -

Orain Batera/IU  550 boto.  667 boto.
Libertate Nafarra

 28 boto.

 -

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide