EAJk lortu ditu boto gehien Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 20a

EAJ nagusitu da Zarautzen Espainiako Gorteeetarako hauteskundeetan, 4.025 botorekin. Ia mila botoko aldea atera dio Ahal Duguri, bigarren indarrari. 3.072 boto eskuratu ditu horrek. Hirugarren indarrak, EH Bilduk, berriz, 2.790 bozka lortu ditu.

1.085 herritarrek bozkatu dute PSE-EE, 834k PP, 362k Ciudadanos eta 245k Orain Baterak. Boto kopuru gutxiago eskuratu dituzte Pacmak (58 boto), Zero Murrizketak-Berdeak (16 boto), UPDk (13 boto) eta LNk (6 boto). Zarauztarren %29,07a abstenitu da.

ZARAUTZ

Abstentzioa: %30,29

Amaiur 4.475 boto

EAJ 3.607 boto

PSE-EE 1.904

PP 1.227

IU- Ezker Anitza 269

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide