Espainiako Gorteetarako hauteskundeen jarraipena egingo du bihar Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 19a

Herritarrek botopaper hauek izango dituzte bihar aukeran.

Espainiako Gorteetako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak dira bihar, igandea. Urola Kostako Hitzak jarraipen berezia egingo du bere 11 udalerrietan, eta bozekin lotutako datuak eta emaitzak plazaratuko ditu webgune honetan, Facebooken eta Twitterren. Egunean zehar geratutakoa, parte-hartze datuak eta emaitzak argitaratuko ditu hedabideak, unez une.

Beraz, iluntzean ere, Espainiako kongresuko eta senatuko emaitzak argitaratuko dira, udalerriz udalerri. Bestalde, Berria.eus-ek emango du Hego Euskal Herriko emaitzen berri, zuzenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide