Herritar bat korrika lasterketan parte hartzen. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Abenduaren 31n, San Silbestre Lasterketa egingo dute Orion eguerdi partean. Haurren proba 11:30ean hasiko da Ikastola aurrean, eta helduena 12:00etan abiatuko dute toki beretik. Helduen proban parte hartu nahi duten herritarrek Karela kiroldegian eman dezakete izena, bertara joanda edo 943- 894428 telefono zenbakira hots eginda. Haurrek, lasterketara azaldu beharko dute lasterketa baino lehentxeago.