Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zuten atzo Ordiziako Oiangu zelaian. Eskualdeko hainbat korrikalari bertan izan ziren, eta zenbaitzuk lehen postuetan amaitu zuten proba. Junior emakumezkoetan Usoa Ostolaza txapeldunorde izan zen, eta beterano emakumezkoetan, Nerea Amilibia aiarra hirugarrena; beteranoetan, era berean, Josune Zabala zarauztarra bosgarren postuan sailkatu zen. Jubenil emakumezkoetan, bestetik, Nerea Bilbatua zarauztarra zazpigarrena izan zen.
Gizonezkoen maila absolutuan, podiumetik oso gertu geratu ziren Pedro Muñoz azkoitiarra eta Xabat Manzisidor azpeitiarra; laugarren eta bosgarren postuan, hurrenez hurren.