I Love Rock elkarteak, Zarauzko Kultura sailak eta Gaztemaniak-ek antolatuta, Jaakko Eino Kalevi finlandiarrak kontzertua eskainiko du bihar, Modelo aretoan. Aurten kaleratu du bere izena daraman diskoa, eta hori aurkezten aritu da Europan barna. Birako azken emanaldia izango da Zarauzkoa. Aurretik, Jupiter Jon taldeak eskainiko du kontzertua. Laukote honek ere Eta metaforak greba egin zeben... lan berria aurkeztuko du.
Lehen emanaldia 22:00etan hasiko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.bibe.me webgunean, Turismo Bulegoan eta egunean bertan ere eskuratu ahalko dira Modelo aretoko leihatilan. Txartel bakoitzak zazpi euro balio du.
https://youtu.be/AoTDrwdPZjk