Berriz Enpresak aholkularitza osoa eskaintzen die saltzaileei eta ekintzaileei negozioaren eskualdatze prozesua egin ahal izateko. Negozioa saldu nahi dutenei bezeroak bilatzen, komunikazio plana eta negozioaren salmenta txostena egiten eta balorazio ekonomikoa egiten lagunduko die. Bestalde, negozioa erosi nahi dutenei, berriz, bideragarritasuna aztertzen lagunduko die, baita enpresa plana egiten ere. Eusko Jaurlaritzak sustatu du ekimena, eta Eusko Ganberek garatu dute programa, Euskadiko merkataritza eta ostalaritzako enpresen jarraipena errazteko; tratu pertsonalizatu eta malgua eskainiko diete adituek interesatuei.
Asteazkenean 14:00etan izango da Berriz Enpresa programaren aurkezpena Urola Kostako Udal Elkartean. Bertan parte hartu nahi dutenek, 943-000285 telefono zenbakira deitu behar dute edo aelzaurdi@camaragipuzkoa.com helbidera idatzi izena emateko.