Elkartasun azoka, Lege Zaharren enparantzan

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 29a

Apurka-apurka herritarrak gerturatzen ari dira Lege Zaharren Enparantzara, kaleko elkartasun eta kultur elkarteek antolatutako elkartasun azoka kulturalera. Bertan bigarren eskuko askotariko materiala jarri dute salgai, eta herritarrek erabiltzen ez duten materiala ere eraman dute hori erabiltzaile berrien esku jartzeko eta “hondakin ez bihurtzeko”.

Material hori berrerabiltzeaz gain, egoera ekonomiko larrian bizi diren pertsonak laguntzea du helburu ekitaldi horrek. 14:30a arte izango da zabalik azoka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide