Agerraldi koloretsua egin du EH Bilduk Maite Sarasua eta Arantza Arruti aurkezteko

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 28a

Agerraldi koloretsua egin dute eskualdeko EH Bilduko kideek Zarauzko Gaztelekuan. Lege Zaharren Enparantzan elkartu eta Zinema pilotalekurainoko bidea egin dute elkarrekin, eta bertan Maite Sarasua eta Arantza Arruti aurkeztu dituzte. Bi zarauztarrak dira abenduaren 20ko hauteskunde orokorretarako EH Bilduren eskualdeko hautagaiak. Biek ala biek adierazi dute independentziaren alde lan egingo dutela, "eufemismorik gabe", eta herriaren erabakia defendatuko dutela, "alaitasunez eta libre" zein "autodeterminazioaren eta giza eskubideen bidea eginez".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide