Bihar, hileko azken ostirala, euskal presoen eskubideeen aldeko elkarretaratzeak egingo dira herriz herri, baita Urola Kostan ere. Azkoitian, giza sarea antolatu du Sare egitasmoak, 19:00etan, eliz ataritik. Oraingoan, pasa den larunbateko danborradan parte hartu zuten konpainietako kideak izango dira protagonistak. Azpeitian, 19:00etan izango da bilkura, herriko plazan; Zestoan, 20:00etan, herriko plazan; Errezilen, 22:00etan; Zumaian Erribera kalean, 20:00etan; Getarian, 19:30ean, udaletxe aurrean; Orion plazan, 20:00etan, eta Zarautzen mobilizazioa udaletxe paretik abiatuta, 19:45ean.
Azkoitiko danbarradakoak batuko dira, bihar, Azkoitiko giza sarera. (Hitza)