Asteartean aurkeztu zuen Anjel Lertxundik Zu lan berria, Donostian. Ohi bezala, aurkezpen ofizialaz gain, eta bere gainerako lanekin egiten duen bezala, honakoa ere etxean ere aurkeztuko du. Zarauzko Garoa liburu dendan da gaur, 19;00etatik aurrera, azken lanaren nondik norakoen berri emateko. Lertxundirena ez da Zarauzko Garoan egunotan aurkeztuko duten liburu bakarra. Iñaki Zubeldiak haurrentzako Martetarrak Zarautzen aurkeztuko du bihar, 17:00etan.