Urtezahar egunean, abenduaren 31n, Urrezko aizkolari eta harrijasotzaileen finalak jokatu ziren Asteasun. Harri jasotzen irabazlea Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a zarauztarra izan zen. 63 jasoaldi egin zituen, Jon Eizmendik baino bi gehiago. Harri jasotzen hirugarrena Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a izan zen, 59 jasoaldi eginda. Aizkoran txapela Aitzol Atutxak jantzi zuen, 39 minutu eta 24 segundorekin.