Errege Magoekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira egun hauetan Errege Eguna, urtarrilaren 6a, bitartean. Hona hemen herriz herri egun hauetako hitzorduak eta ekitaldiak:
EGITARAUA HERRIZ HERRI
AIA
Urtarrilak 4, astelehena.
– 17:30. Dantzaldia DJ Arosekin.
– Gero, Meltxorren laguntzailea haurren eskutitzak jasotzen.
Urtarrilak 5, asteartea.
– 18:15. Erregeen etorrera.
AIZARNAZABAL
Urtarrilak 5, asteartea.
– 19:00. Hiru Errege Magoak iritsiko dira herriko frontoira.
AZKOITIA
Urtarrilak 3, igandea.
– 17:00. Elkargunean, Marsel magoa, Magiaderia absolutuak.
Urtarrilak 4, astelehena.
– 09:30. Elkargunean, 13-17 urtekoentzat futbitoa.
– 10:00-12:30. Ludotekan, tailerrak HH4-HH5 mailakontzat.
– 16:00-18:30. Ludotekan, tailerrak, LH1-LH3koentzat.
– 16:30-18:30. Artxamendin, tailerrak 13-17 urtekoentzat.
Urtarrilak 5, asteartea.
– 11:00-13:00. Gazte Astearen barruan, Patata Tortila Lehiaketa, Kontzejupean.
– 16:30. Errege Magoen pajeak eskutitzak jasoko dituzte, eliz atarian.
– 19:30. Errege Magoen desfilea, kalean.
AZPEITIA
Urtarrilak 4, astelehena.
– 16:00-20:00. Gabonetako Haur Parkea, Izarraitz Pilotalekuan.
– 17:30. Erregeen pajeak, udaletxeko arkupetan.
Urtarrilak 5, asteartea.
– 19:00. Errege Magoen desfilea, igerileku aurretik abiatuta.
GETARIA
Urtarrilak 5, asteartea.
- 18:30ean, iritsiko dira Orienteko Errege Magoak San Anton Menditik Getariara, portutik igaro eta herrigunetik bira egingo dute.
ORIO
Urtarrilak 4, astelehena.
– 11:00-13:30 eta 16:00-19:00. Gabonetako Haur Parkea, Karelan.
– 17:00. Argiztapen autogeneratua. Plazan haurrentzat jarriko diren bizikleten bidez herriko plazako bi zuhaitz argiztatzea izango da helburua.
Urtarrilak 5, asteartea.
– 11:00. Errege Magoen Karteroa. Bizarzurik haurren gutunak jasoko ditu kalez kale eta plazan.
– 18:00. Errege Magoen desfilea herrian barrena Talai Mendik antolatuta.
ZARAUTZ
Urtarrilak 4, astelehena.
– 18:00. Bizar Zuri, Errege Magoen postaria, Lege Zaharren enparantzan.
Urtarrilak 5, asteartea.
– 18:30. Errege Magoen desfilea herrian zehar.
ZESTOA
Urtarrilak 5, asteartea.
– 18:45. Errege Magoen desfilea Akoatik hasita. Arroabean ere egingo dute desfilea.
ZUMAIA
Urtarrilak 4, astelehena.
– 18:30. Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dituzte Eusebio Gurrutxaga Plazan.
Urtarrilak 5, asteartea.
– 18:00. Errege Magoen desfilea, herrian barrena.