Gasteizen, Buesa Arena kantxan jokatuko da hilaren 22an, Laboral Kutxa Baskonia eta Barcelona Lassaren arteko partida. Zarauzko Haize-Orratz gaztelekuak irteera antolatu du bertara joateko. Partida 18:00etan hasiko dute, eta garaiz iristeko, autobusa 15:00etan irtengo da Zarauztik. Prezioa 15 eurokoa izango da, eta horren barruan sartzen da autobusa zein partida ikusteko sarrera. 12-17 urte (1997 eta 2004 urte bitartean jaiotakoak) bitarteko gazteei dago zuzenduta irteera.
Interesa dutenek Gaztelekuan bertan eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna ostirala, hilaren 13a izango da.