Lurraldebusek ordutegiak eta ibilbideak aldatuko ditu urtarrilaren 16tik aurrera

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 12a

Ostiralean inauguratuko dute Donostiako Atotxako tren geltokiaren ondoan egin duten autobus geltoki berria. Hori dela-eta, Hori dela-eta, hilaren 16tik aurrera hainbat aldaketa izango dira Lurraldebusen autobus zerbitzuen ibilbideetan eta ordutegietan. Hala jakinarazi du Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak.

Lurraldebusekin lan egiten duten Pesak, Euskotrenbideakek eta Ekialdebusek erabiliko dute geltoki berria aurrerantzean.

Geltoki berria abian jartzeak Donostia barruko autobusetan aldaketak sortzeaz gain, Lurraldebuseko linea hauetan ere eragingo du:

  • DO01 Donostia> Zarautz >Bilbo: igande eta jaiegun arratsaldeetan zerbitzu gehiago izango dira. Honakoak dira zerbitzu horiek:

    • Donostia> Bilbo: 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00.
    • Bilbo >Donostia: 17:30, 18:30, 19:30 eta 20:30.

Geltoki berrira ez doazen, baina Lurraldebusenak diren linea batzuek ere aldaketak izango dituzte Donostian egiten duten ibilbidean. Horiek ez dute geraldirik egingo Amarako Pio XII. geltokian, eta San Martin 25eko geltokitik Askatasunaren Hiribideko 24. geltokira joango dira zuzenean.

  • UK01 Azkoitia>Azpeitia>Zestoa>Donostia.
  • UK09 Zumaia>Getaria>Zarautz>Orio>Usurbil>Donostia (N-634tik).
  • UK10 Zumaia>Getaria>Zarautz>Donostia (AP-8tik).

Beste aldaketa batzuk.

  • UK11 Zumaia>Getaria>Zarautz>Orio>Ospitalea: autobus horrek geldialdi berri bat egingo du Antso Jakintsua 35 geltokian. Ondoren, Donostiarako norabidean, Easo kaletik San Martin kalera joan eta han egingo du geldialdia. Autobusaren ibilbidea Askatasunaren hiribideko 24. zenbakian bukatuko da.
  • UKO1 linean norabide bakoitzeko lau zerbitzu berri jarriko dituzte, astelehenetik ostiralera. Hauek izango dira zerbitzu berriak:

    • Azkoitia Donostia: 15:20, 16:20, 17:20 eta 19:20.
    • Donostia Azkoitia: 9:40, 10:40, 11:40 eta 20:40.

Zerbitzu guzti horiek ibilbide berdina egingo dute. Donostiako sarrera-irteerak Antiguatik egingo dituzte beti eta Azkoitian Altzibarren hasi eta amaituko dira.

Hemen, Lurraldebusen zerbitzuak eta ordutegiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide