Ormaiztegin bigarren egin arren, Felix Zubia finalerdietarako sailkatu da

Nerea Uranga 2015eko azaroaren 2a

Felix Zubia, irudian erdikoa, Ormaiztegiko final laurdenean (Bertsozale.eus)

Atzo, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken-aurreko final laurdena jokatu zen Ormaiztegin. Saioko irabazlea Ander Lizarralde izan zen, eta haren atzetik bigarren egin zuen Felix Zubia bertsolari zarauztarrak. Hirugarren postuan Iñaki Apalategik egin zuen, laugarrenean Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k , bosgarrenean Unai Gaztelumendik eta seigarrenean Maider Arregik.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurden baten faltan honela dago behin-behineko sailkapena:

Final laurdenak irabazita finalerdietarako zuzenean sailkatuak:

- Beñat Gaztelumendi, 516 puntu,

- Agin Laburu, 516

- Nahikari Gabilondo, 504,5

- Ander Lizarralde, 501.

Puntuazioz

Matematikoki sailkatuta: Iñaki Gurrutxaga (499,5), Felix Zubia (499), Iñaki Apalategi (498,5), Alaia Martin (495), Beñat Iguaran (491), Nerea Elustondo (490), Arkaitz Oiartzabal Xamoa (490) eta Jon Maia (489,5) .

Ikusteko daudenak: Jon Martin (485,5), Unai Gaztelumendi (485), Ane Labaka (476), Jokin Uranga (475), Iñigo Mantzizidor Mantxi (474,5), Jexux Mari Irazu (473,5), Asier Azpiroz (470,5), Eli Pagola (459,5), Amaia Iturriotz (454), Manex Mujika (453,5), Maider Arregi (444) eta Eneritz Artetxe (441,5).

Azken final laurdena igandean, azaroaren 8an, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena datorren igandean da, azaroaren 8an, Eskoriatzako kiroldegian, 17:30ean. Han ariko diren sei bertsolariak dira: Beñat Lizaso (Azpeitia), Manu Goionaga, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus  webgunean eskuratu daitezke.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide