Larunbatean Zestoan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena jokatuko da. Baina saio horretarako sarrera guztiak agortu dira, eta larunbatean ez dute Zestako pilotalekuko leihatila irekiko. 17:30ean da saioa.
Alaia Martin, Eneritz Artetxe (Azkoitia), Jokin Uranga (Azpeitia), Jon Maia (Zumaia), Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo (Zarautz) dira Zestoako final laurdenean kantatuko duten bertsolariak.
Igandean, Ormaiztegin
Final laurdenetako beste saio bat ere jokatuko da asteburu honetan, igandean da, Ormaiztegin. Orduan ariko diren sei bertsolariak dira: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia (Zarautz), Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.
Ormaiztegiko saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean bihar arte izango dituzte salgai. Aurrez denak saltzen ez badira, saioko egunean sarrerak Ormaiztegiko pilotalekuan jarriko dituzte saltzen, 16:00etatik aurrera. Gaztetxoen sarrera 4 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 8 euroan, eta gainerakoena 11 euroan.