Aurreko asteburuan ekin zioten Putzuzuloren 10. urteurreneko ospakizunei, Kaom Fest-ekin. Bihar da urtemuga eguna, eta, urtero legez, brindisa egingo dute 11:10ean, gaztetxean. Egun osoan zehar ekitaldiak izango dira gero: 14:10ean bakari arrozdilistikoa; 18:10ean herri bandoa bizikletan; 19:45ean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratze ibiltaria udaletxe plazatik; , 20:10ean herriko trikitilari ospetsuenekin plazatik Putzuzulora eta 20:50ean putzupote musikatua.