Urtero bezala batzarra eta odol emaileen omenaldi eguna egin zuten atzo Urola Kostako odol emaileek Loiolan, Azpeitian. Bertan Azpeitiko, Azkoitiko, Zumaiako, Zarauzko, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Getariako, Itziarko, Zestoako eta Arroako herritarrek hartu zuten parte.
Atzo Loiolan omendutako Urola Kostako odol emaileak (Uztarria.eus)
Urte bukaera arteko odola emateko egunak, herriz herri:
AZKOITIA:
- Urriaren 26an (astelehena), 17:00etatik 21:00etara, Kultur Etxean.
- Azaroaren 23an (astelehena), 17:00etatik 21:00etara, Kultur Etxean.
- Abenduaren 14an (astelehena), 17:00etatik 21:00etara, Kultur Etxean.
AZPEITIA:
- Urriaren 28an (asteazkena), 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.
- Azaroaren 25ean (asteazkena), 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.
- Abenduaren 9an (asteazkena), 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.
- Abenduaren 29an (asteartea), 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.
ERREZIL
- Abenduaren 3an (osteguna), 19:00etatik 21:00etara, udaletxean.
ORIO
- Abenduaren 22an (asteartea), 18:30etik 20:30era, anbulatorioan.
ZARAUTZ
- Azaroaren 11n (asteazkena), 18:00etatik 20:30era, anbulatorioan.
- Abenduaren 9an (asteazkena), 18:00etatik 20:30era, anbulatorioan.
ZESTOA
- Azaroaren 16an (astelehena), 19:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.
ZUMAIA
- Azaroaren 11n (asteazkena), 17:30etik 20:30era, Beheko Plaza gizarte zentroan.