Urola Kosta eskualdean ekitaldi aukera paregabea izango da asteburuan: gaztaina janak, erromeria bereziak, surf txapelketak, aizkora txapelketak, Azketa-Erlo erronka, kontzertuak, Mobibike Eguna, urteurren ospakizunak... Hasi Azkoititik eta Oriora edo hasi Oriotik eta Azkoitira hamaika ekitaldi daude aukeran. Hona herriz herri:
AIA
- Andatzako Aristerrazun liburu aurkezpena eta erromeri berezia, igandean.
AZKOITIA
- Liburutegien Eguna ospatuko dute Aizkibel liburutegian, larunbatean.
- Euskadiko Hirugarren Mailako Aizkora Txapelketa, larunbatean.
- Zarpazo! a Cicatriz eta Potrotaino kontzertua, larunbatean.
AZPEITIA
- Txantxalgara taldearen Mitologiaz ahaztu al gara? lana Sanagustinen, larunbatean.
- Azketa-Erlo erronka, larunbatean.
- Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak. Antzerkizale Eguna, larunbatean.
- VII. Zezen Beltz asteburua, larunbatean eta igandean.
GETARIA
- Gazteen pilota partidak, ostiralean eta larunbatean.
ORIO
- Mandalara Astea, ostiraletik igandera.
ZARAUTZ
- Estigia taldearen kontzertua Modelon, ostiralean.
- Txahal eguna Vista Alegren, larunbatean.
- Euskadiko Kayaksurf kopako jardunaldia, asteburuan.
- Putzuzuloren 10. urteurreneko ekitaldiak, asteburuan hasita.
- Perretxiko sailkatzea eta erakusketa Natur Astearen barruan, asteburuan.
- Amama filma Modelon, asteburuan.
- Murkil-en Merkataritza Asteko ekitaldiak, ostiralean eta larunbatean.
ZESTOA
- Kontaidazu ipuin bat saioa, ostiralean.
- II. Ardo Dastaketa Eguna, 12:30etik 14:30era, Lizenziadonekoa plazatxoan.
ZUMAIA
- Heriotzaren tabuen inguruko solasaldia, ostiralean.
- Olarru-sub elkartearen erakusketa Alondegian.
- Zumaiako Gure Esku Dago taldearen bilera, larunbatean.
- El desconocido eta Amama filmak Aita Marin, asteburuan.