Estigiak kontzertua eskainiko du gaur Modelo aretoan

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 23a

ZARAUTZ // Hainbat urtetan proiektua geldirik eduki eta gero, Ander Izetak Estigiari heldu dio berriz. Iaz itzulerako disko berria aurkeztu zuten Born Guilti izenekoa, eta oraintsu Regression bilduma argitaratu dute, trash-metal ildoan. Hainbat kontzertu eman ditu taldeak azken urtean eta gaur Zarautzen izango da. Kontzertua Modelo aretoan eskainiko du 22:00etan, Sorlekutik ekimenaren barruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide