ZARAUTZ // Jai giroa izango dute asteburuan Zarauzko Vista Alegre auzoan. Auzo elkarteak Txahal Eguna antolatu du biharko, eta horren barruan, hainbat ekintza izango da auzoan eguerditik aurrera. Txahala burruntzian erreko dute, eta ondoren bazkari herrikoia egingo dute. 18:00etan, berriz, sokamuturra izango da, eta gaua Davila disko jartzaileak girotuko du, 23:00ak arte.