GIZARTEA // Hitzaldi zikloaren ondoren, asteburuan ere izango dira jardunaldiak Arkamurka natur taldeak antolatutako XXXVI. Natur Astearen barruan. Bihar perretxikoak sailkatuko dituzte Aranzadiko zein Arkamurkako kideek, Merkatu Plazan. Behin hori eginda, igandean erakusgai jarriko dituzte Merkatu Plazako beheko solairuan. Kontsulta txokoa ere egongo da, eta baita onddoen mundua erakusten duten panelak ere. Goizez zein arratsaldez izango da erakusketa zabalik, 11:00-14:00 eta 17:00-19:30 bitartean.