Kaom Fest musika jaialdiak irekiko du Putzuzulo Amets Fabrikaren 10. urteurreneko ospakizunen egitaraua. Keep An Open Mind eta Gure Bazterrak eragileek antolatu dute biharko emanaldia, eta rock instrumentala jorratzen duten bost musika talde ariko dira zuzenean: Erresuma Batuko Cleft, Axes eta Alpha Male Tea Party, Zarauzko eta Zumaiako musikariz osatutako Sofa eta Giranice oriotarrak. Jaialdiari 19:00etan emango diote hasiera. Sarrerak 8 euro balio du aurretik, Entradium atarian eskuragarri, eta 10 euro lehiatilan.
https://youtu.be/1Y8ukWMvZyE