Zarauzko Ikastolako LHko eta DBHko ikasleek eta irakasleek Jorge Oteizaren jaiotzaren 107. urteurrena izan zuten gogoan atzo eguerdian. Bertsolarien Plazan elkartu ziren, eta ikasleek egindako lanak paratu zituzten artistaren eskulturaren inguruan. Urtero bezala, bufanda gorria jarri zioten artelanari. Ondoren, elkarrekin kantuan aritu ziren. Bertan izan ziren artistaren lagun Juan Luis Mendizabal Mendi eta Oteizaren zaintzaile Begoña Eguren.