Ostegunean Zarautz Kirol Elkarteko ohiko batzarra egingo dute

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko urriaren 20a

Etzi egingo dute Zarautz Kirol Elkarteko ohiko batzarra. Besteak bste, azken batzarreko agiria onartuko dute, 2014-2015 denboraldiko diru eta kirol balantzea irakurriko dute eta ikasturte berriko aurrekontuak aurkeztuko dituzte. Ados jarriz gero, onartu egingo dituzte aurrekontuak.

Eskari eta galderetarako ere tartea izango da bukaeran.  19:00etan izango da ohiko batzarra, Zarautz Kirol Elkarteko areto handian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide