KULTURA // Hardcore eta punk joerako musika taldeen emanaldia izango da gaur iluntzean Putzuzulo gaztetxean. Hiru talde ariko dira zuzenean oholtza gainean: Erresuma Batuko Die (diecunt.bandcamp.com), Berlingo Piss (wearepiss.bandcamp.com) eta Arrotzak Euskal Herriko laukotea. 21:30etik aurrera hasiko dira kontzertuak.