KULTURA // Jalgi dantza taldea «oso gustura» dago 110 haur inguruk eman dutelako izena ikasturte berrirako. Hala ere, LHko 3. eta 4. mailako haurrentzat tokia dagoela jakinarazi dute, zehazki, ostiraletako 17:30etik 18:30erako taldean. jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko, hilaren 20ra arte.