1945ean jaiotakoek bazkaria egingo dute hilaren 25ean

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 9a

ZARAUTZ // Urriaren 20rako eman behar da izena, Zarautzen 1945ean jaio eta urriaren 25eko bazkarian parte hartu ahal izateko. Biraola edo Mendizabal dendan eman behar da izena, eta urriaren 25eko egitaraua honakoa izango da: 12:30ean meza egingo dute Santa Klarako elizan, eta 14:30ean izango da bazkaria Santa Barbara jatetxean (Hotel Zarautz).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide