GIZARTEA // Ikasturte berriarekin batera, frantsesez trebatzeko mintzapraktikei hasiera eman diete aurten ere Zarautzen. Aurreko ostegunean egin zuten lehenbiziko saioa, eta gaur izango da bigarrengoa. 17:00etatik aurrera, herritarrak Txiki-Polit tabernan bilduko dira, eta kafe baten bueltan frantsesez hitz egiteko nahiz trebatzeko aukera izango dute elkarrekin. Nahi duen orok har dezake parte egitasmoan.