2015eko udan helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei eta Udako UEUko ikastaroak egin dituzten herritarrei diru laguntzak emango dizkiete, urtero bezala. Laguntza hori eskatu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dituzte zarauztarrek: batetik, ikastaroak iraun duen bitartean Zarautzen erroldatuta egotea eta, bestetik, orduen %80 hartu izana, gutxienez.
Laguntzak udaletxean eskatu beharko dira ostirala baino lehen. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, Euskara Zerbitzura jo dezakete, 943-00 51 16 telefono zenbakira deitu edo euskaraz@zarautz.eus helbidera mezua idatzi.