Nik Tri triatloi eskolaren lehenbiziko jarduera izango da larunbatekoa. Igeriketa teknifikazio saioa eskainiko diete 14 urtetik gorako herritarrei. Doan izango da, eta interesa dutenak 18:45ean elkartuko dira, Aritzbatalde kiroldegiko sarreran. Aurrez izena eman beharko da. Horretarako, info@niktri.com helbidera idatzi beahreko da.
2013an sortu zuten Nik Tri triatloi eskola," triatloia ezagutu, bizi eta gozatzeko" helburuarekin. Errendimenduan hobetu zein taldean kirola eign nahi dutenei dago zuzenduta. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek, Nik Triren webgunea bisita dezakete.