Gaurtik aurrera eman daiteke izena Zarauzko ludotekan

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 7a

HEZKUNTZA // Udaleko Hezkuntza Sailak ikasturte berrian ere martxan jarriko du ludoteka zerbitzua. Aurten urriaren 15ean hasiko dute ikasturtea. Ludotekan izena eman nahi dutenek gaurtik ostiralera eta asteartean eta asteazkenean izango dute horretarako aukera. Honakoa da bulegoko ordutegia: 09:00-11:30 eta 17:00-19:00 bitartean. Urritik maiatzaren bukaerara arteko matrikula 85 euro kostako da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide