Frantsesez trebatzeko aukera izango da bihar Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko urriaren 7a

Txiki Polit tabernan egingo dituzte mitzapraktikak.

Ikasturte berriarekin batera, frantsesez trebatzeko mintzapraktikei hasiera eman diete aurten ere Zarautzen. Aurreko ostegunean egin zuten lehenbiziko saioa, eta bihar izango da bigarrengoa. 17:00etatik aurrera, herritarrak Txiki-Polit tabernan bilduko dira, eta kafe baten bueltan frantsesez hitz egiteko nahiz trebatzeko aukera izango dute elkarrekin. Nahi duen orok har dezake parte egitasmoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide